181. zk., 2022ko irailaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (130 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4068
EBAZPENA, 2022ko irailaren 8koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da zenbat diru bideratu den azkenean eta zein den 2022. urtean zehar emandako dirulaguntzen zerrenda. Dirulaguntza horiek gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren, 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren babesean eman dira.
Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren 18.3 artikuluak.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Honren eranskinean ezarritakoaren arabera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 8a.
Gazteriako zuzendaria,
AGURTZANE LLANO CUADRADO.