Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2022ko irailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4048

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita Elikagaien Kalitate eta lndustriako zuzendariaren 2021eko urriaren 8ko Ebazpena, hirugarren herrialdeetako merkatuetan ardoak sustatzeko laguntza-neurriei heltzeko aurkeztutako eskabideak ebazten dituena (Nekazaritzaren Europako Berme Funtsaren 2022 ekitaldia).

2021eko urriaren 8an, Elikagaien Kalitate eta lndustriako zuzendariak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean aurkeztutako eskabideak ebatzi zituen, hirugarren herrialdeetako merkatuetan ardoak sustatzeko neurriei heltzeko eskabideak.

Eskabide horiei Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 (EB) Betearazpen Erregelamenduan xedatutakoa aplikatuko zaie; bertan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dira, mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko programa nazionalei dagokienez, zehazki, Espainiako mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko programako neurriak aplikatzeko.

FEAGA 2020 ekitaldi horretan soberan dauden eta erabilgarri dauden funtsak banatzeko mekanismoa aplikatuta, zeina Programen finantza- zuzkidura hobetzeko azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezartzen baita, Programak Hautatzeko Batzorde Nazionalak, 2022ko maiatzaren 23ko bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko programetarako zuzkidura handitzea onartu zuen, % 50eraino handitzea Nekazaritza eta Landa Garapenari buruzko 2021eko maiatzaren 20ko Konferentzia Sektorialean ehuneko hori lortu ez zuten programetarako FEAGA laguntza.

Elikagaien Kalitate eta lndustriako zuzendariaren 2021eko urriaren 8ko Ebazpenean, laguntzaren % 43,51 eman zitzaien proiektu guztiei.

Horregatik guztiagatik, Elikagaien Kalitate eta lndustriako zuzendariaren 2021eko urriaren 8ko Ebazpenaren eranskina aldatu behar da eta proiektu guztiei laguntza % 50era handitu.

EBATZI DUT:

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2021eko urriaren 8ko ebazpena aldatzea, laguntzaren intentsitatea % 50eraino igotzen duena.

Ebazpen honetako eranskinean dago jasota aldaketa.

2.– Elikagaien Kalitate eta lndustriako zuzendariaren 2021eko urriaren 8ko Ebazpenaren gainerako xedapenei eustea.

3.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorrita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 19a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala