
178. zk., 2022ko irailaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4031
IRAGARKIA, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2022ko ekainaren 29ko hainbat ebazpen jakinarazten dituena, zeinen bidez dirulaguntza eskaera onartzen den, onuraduna izaki, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 26ko Aginduaren I. eranskineko oinarrietan azaltzen den bezala. Agindu horren bidez, onartu egin dira EAEko esnetarako behien, haragitarako behien, ardien, ahuntzen, haragitarako eta erruterako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien abeltzaintzako ustiategiei laguntzak emateko aldi baterako araubidea 2021eko ekitaldirako; laguntza horiek COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean ematen dira.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera
Aipatutako ebazpenak eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 22a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.