Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2022ko irailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BILBOKO UDALA
4011

IRAGARKIA, Bilboko Zaraten 2022ko Mapa Estrategikoa jendaurrean jartzeko izapideari buruzkoa.

Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariaren 2022ko uztailaren 29ko ebazpenaren bidez, Bilboko Zaraten 2022ko Mapa Estrategikoa onartu aurreko izapide moduan, erabaki da mapa hori jendaurrean jartzea hilabetez, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezteko, halaxe ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan. Epe horretan, espedienteko agiriak Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailean (Ingurumen Azpisaila – San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza, 12. zk., 5. B) eta Bilboko Udaleko webgunean kontsultatu ahal izango dira.

Bilbao, 2022ko abuztuaren 4a.

Euskarri Juridikoko Negoziatuaren burua, Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloa,

NATALIA LEJARZA PUERTAS.


Azterketa dokumentala