Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2022ko irailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3981

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2022ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2022rako deialdia. Agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dira.

Agindu horren 21.2 artikuluak xedatzen du laguntza-eskabideak ebazteko, kontuan hartuko zirela eskabideak zer hurrenkeratan jaso ziren. Halaber, 23.2 artikuluan ezartzen da laguntzak ukatuko direla baldin eta kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta horren berri emango dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, administrazio-ebazpen baten bitartez.

Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko 2022ko laguntzen deialdiaren 2. artikuluan ezartzen da laguntzen bolumen osoak ez duela gaindituko aurrekontuetako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat. Eguneratzerik izanez gero, argitara eman behar da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman ere.

Halaber, 2. artikulu horretan, jakitera ematen da zein den 2022ko deialdi honetarako esleitutako kredituaren zenbateko osoa.

Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu direnez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2022rako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2022ko maiatzaren 25ean, 11:22an aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala