Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2022ko irailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3972

ERABAKIA, 2022ko ekainaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurarena, zeinaren bidez onartzen baita Irakasle eta Ikertzaileen ordainsari osagarri gehigarriak esleitzeko ebaluazioa eskatzeko urteko deialdia.

María Pilar Elorrieta Santosek, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko idazkari nagusiak, honako hau

ZIURTATZEN DU:

Bi mila eta hogeita biko ekainaren 29an bilduta, Gizarte Kontseiluaren berrehun eta hogeita laugarren osoko bilkurak beherago aipatzen den erabakia hartu zuen aztergai zerrendako zortzigarren puntuaz, zeinak honela baitzioen: Irakasle eta Ikertzaileen ordainsari osagarri gehigarrien urteko deialdia, osagarriak esleitzeko ebaluazioa eskatzeko.

Lehenengoa.– Erabaki honi erantsitako UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen Ordainsari Osagarri Gehigarrien urteko deialdia onartzea.

Bigarrena.– Erabaki hau eta erantsitako deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Errekurtsoak. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoa betez, jakinarazten da egintza honek administrazio bidea agortzen duela, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6-4 artikuluak jaso bezala. Egintzaren aurkako errekurtsoa jar daiteke bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan, argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2022ko ekainaren 29a.

Kontseiluburua,

JOSÉ AGUSTÍN EIZAGUIRRE AGOTE.

Idazkari nagusia,

M. PILAR ELORRIETA SANTOS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala