Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2022ko irailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3966

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 3koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena; honen bidez, Aurrera Antolaketa Sindikal Independientea sindikatu-elkartearen aldaketaren dokumentazioa eta estatutuak gordailutu direla iragartzen da eta gordailutze horren publizitatea egiten da (Gordailuaren kodea: 76/1/00133).

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Aurrera Antolaketa Sindikal Independientea sindikatu-elkartearen aldaketaren dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeari buruz, zeina Joseba-Andoni Gerra Adrianok aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2022ko uztailaren 26an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, Aurrera Antolaketa Sindikal Independientea sindikatu-elkartearen aldaketari lotutako dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.

Hirugarrena.– Haren jarduteko lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuetan ezarritakoa da.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatu- eta enpresa- elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta (Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) 11.m artikuluan.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta sindikatuen eta enpresaburuen erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko Errege Dekretuan jasotakoa da.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea Aurrera Antolaketa Sindikal Independientea sindikatu-elkartearen aldaketaren aktako dokumentazioa eta estatutuak, eta egitate horren publizitatea egitea.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aurrera Antolaketa Sindikal Independientea sindikatu-elkartearen aldaketari lotutako dokumentazioa eta estatutuak gordailutu daitezen agintzea, eta 76/1/00133 kodea ematea.

Bigarrena.– Gordailutze hori EHAAn argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gizarte-arloko Salan, gizarte-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 3a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala