Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2022ko irailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3961

IRAGARKIA, 264/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (jurisdikzio-babesa) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, SATSE Erizaintza Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, jurisdikzio-babeseko izapideen zioz bideratua (264/2022), honako eskubide hauek urratzearen aurka: SATSE sindikatuaren eta haren afiliatuen askatasun sindikalari dagozkion eskubideak, Espainiako Konstituzioaren 28. artikuluak bermatzen dituenak, eta tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko oinarrizko eskubidea, Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan ezarritakoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bost eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 30a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala