Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2022ko irailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3952

IRAGARKIA, 2022ko abuztuaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, laguntzak itzultzeko prozedura hasteko erabakia jakinarazteari buruzkoa (desgaitasuna duten pertsonek ohiko lan-merkatuan enplegua lor dezatela bultzatzeko laguntzen deialdia, 2021).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariak laguntzak itzultzeko prozedura hasteko erabakia hartu du, honako hauetan ezarritakoa betez: Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen duen urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 13. artikulua; eta desgaitasuna duten pertsonek ohiko lan-merkatuan enplegua lor dezatela bultzatzeko laguntzen 2021eko deialdia,Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2021eko martxoaren 23ko bileran onartu zuena (2021-04-07ko EHAA).

Ezinezkoa izan da itzultzen hasteko erabaki hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Alderdi interesdunak 15 egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, zuzenbidearen arabera egoki dena aurkeztu eta alegatu dezan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazioko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Era berean, ohartarazten da, horrela egin ezean prozedurari amaiera emango zaiola; horretarako ebazpena emango da, eta bertan, ez-betetzea egin dela erabakitzen bada, orain arte jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Horretarako, jakinarazten da itzultzeko prozedura hasteko erabakiaren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako alderdi interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala