
173. zk., 2022ko irailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3951
IRAGARKIA, 2022ko abuztuaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, laguntzak itzultzeko prozedura hasteko erabakia jakinarazteari buruzkoa (desgaitasuna duten pertsonen enplegua bultzatzeko deialdia, 2017).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak laguntzak itzultzeko prozedura hasteko erabakia hartu du, honako hauetan ezarritakoa betez: enplegu hautakorra eta langile minusbaliatuen enplegua sustatzeko neurriak araupetu dituen maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 10. artikulua; eta desgaitasuna duten pertsonen enplegua bultzatzeko 2017ko deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2017ko maiatzaren 24ko bileran onartu zuena (2017-06-07ko EHAA).
Ezinezkoa izan da itzultzen hasteko erabaki hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Alderdi interesdunak 15 egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, zuzenbidearen arabera egoki dena aurkeztu eta alegatu dezan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazioko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Era berean, ohartarazten da, horrela egin ezean prozedurari amaiera emango zaiola; horretarako ebazpena emango da, eta bertan, ez-betetzea egin dela erabakitzen bada, orain arte jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Horretarako, jakinarazten da itzultzeko prozedura hasteko erabakiaren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 2a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
RSS