Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2022ko irailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3949

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren ebazpen bat, hasiera ematen diona Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa haustearen irekitako SV-99-2022-153-D zehapen-espedienteari.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunei ohartarazten zaie 10 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko.

Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada epe horretan, hasiera bera hartuko da ebazpen-proposamentzat, 39/2015 Legearen 64.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 12a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala