
173. zk., 2022ko irailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 6 orri.)
- EPUB (477 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3942
78/2022 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2022ko lehenengo seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako laguntzak edo dirulaguntzak argitaratzea xedatzen duena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua– 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen dirulaguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2022ko lehenengo seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 29a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
RSS