Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2022ko irailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

IBARRANGELUKO UDALA
3938

IRAGARKIA, Enplegu Publikoaren Eskaintza Berezia onartzen duen Dekretuaren aurkako berraztertze-errekurtsoari buruzkoa.

Alkatetzak 2022ko maiatzaren 22an emandako Dekretuaren bidez, Enplegu Publikoaren Eskaintza Berezia onartu zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Erabaki hori 2022ko maiatzaren 30eko 102. zenbakiko BAOn eta 2022ko uztailaren 7ko 131. zenbakiko EHAAn argitaratu zen.

2022-06-24an, M.J.A.F.-k berraztertze-errekurtsoa aurkeztu du Alkatetzaren Dekretuaren aurka. Errekurtso horren bidez, gaur egun betetzen duen plaza, Kultur Etxeko administrari gisa, Enplegu Publikoaren Eskaintza Berezian sartzea eskatzen du, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eskatutako baldintzak betetzen dituela uste baitu.

Ikusi da M.J.A.F. andreak aurkeztutako idazki, eta kontuan hartuta Kultur Etxeko administrari plaza 2017an sortu zela eta geroztik bitarteko gisa bete dela.

Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta haren seigarren eta zortzigarren xedapenetan xedatutakoaren babesean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea M.J.A.F.-k aurkeztutako berrezartze errekurtsoa.

Bigarrena.– Alkatetzaren maiatzaren 22ko Dekretua, Enplegu Publikoaren Eskaintza Berezia onartzen duena, zuzentzea, eta honako plaza hau gehitzea:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Interesdunari jakinaraztea, eta jurisdikzio-errekurtsoa ematea.

Ibarrangelu, 2022ko uztailaren 21a.

Alkatea,

JESUS MARIA ZILUAGA ACEBO.


Azterketa dokumentala