Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2022ko irailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
3907

IRAGARKIA, Polizia Arloko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Basauriko Udaleko Polizia Arloko 2022ko EPEa argitaratu da 2022ko abuztuaren 12ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Enplegu publikoaren eskaintza hori alkatetzaren 2660/2022 Dekretuaren bidez (2022-08-02) onetsi zen.

Aipatutako enplegu publikoaren eskaintzak lanpostu hau jasotzen du, sarbide libreko sistemaren bitartez: udaltzain plaza 1 (C1 taldea, 2. HE ez nahitaezkoa), Administrazio Bereziko eskalan, Zerbitzu Berezietako azpieskalan, udaltzain klasekoa.

Eskaintza horretan, halaber, lanpostu hauek jasotzen dira, barne sustapeneko txandaren bitartez: agente lehenaren 4 plaza (C1 taldea, 2. HE ez nahitaezkoa), Administrazio Bereziko eskalan, Zerbitzu Berezietako azpieskalan, udaltzain klasekoa.

Hala argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2022ko abuztuaren 16a.

Jarduneko Alkatea,

NEREA RENTERIA LASANTA.


Azterketa dokumentala