Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2022ko irailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3906

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 8koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz jarri den Gurenet atarian 2022ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako zenbait lanposturen behin betiko atxikipenak eta zerbitzu-eginkizunak erabaki dituen ebazpena.

Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko apirilaren 25eko Ebazpenaren 2 zenbakidun hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz [ebazpen horren bidez –maiatzaren 16ko EHAA, 93. zk.–, deialdia egiten da Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu izendapen aske bidez behin betiko betetzeko prozedurarako (C226) eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (C227)] eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 14.2.d artikuluak ematen dizkidan eskumenekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea 2022ko uztailaren 28an jarri dela Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko uztailaren 27ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, behin betiko eta zerbitzu-eginkizunetan esleitzen dira Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu, 2022ko apirilaren 25eko Ebazpenaz deitutako prozeduran (maiatzaren 16ko EHAA, 93. zk.) izendapen aske bidez betetzeko direnak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 8a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala