Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3893

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 19koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita beketarako deialdia 2021-2022ko ikasturtean Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez argitaratu zen (2022ko maiatzaren 13ko EHAA, 92. zk.) Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2021-2022ko ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia.

Aurkeztutako hautagaiak ebaluatu eta aukeratzeko prozesua amaiturik, aipatutako aginduan aurreikusten den batzordearen proposamenez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2021-2022ko ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beketarako deialdiaren esleipena egitea, eta beken onuraduen izenak ematea ebazpen honen eranskinean adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunak gorako errekurtsoa jar diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, argitaratu eta hilabeteko apean jarri ere, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 19a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala