Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3868

1275/2022 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren 2021eko apirileko zikloko deialdian sartutako destinoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrari dagokionez.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 265/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa deitu zen Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian (2021eko martxoaren 9ko EHAA 49. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 136/2021 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA 72. zk.), argitara eman zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Lan Osasuneko Terapeuta Okupazionala kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 7ko 347/2022 Ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren eta deitutako destinoak behin betiko esleitu ziren, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko deialdian sartutakoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak Lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriari dagokionez.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda helarazi dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behin betiko onartzea, ebazpen honen I. eranskinaren bidez, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren apirileko zikloko onartutakoen zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 136/2021 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena.– Behin betiko onartzea, ebazpen honen II. eranskinaren bidez, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren apirileko zikloko baztertutakoen zerrenda. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 136/2021 Ebazpenean daude jasota.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinaren bidez argitara emateko agintzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 136/2021 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenaren ondorioz bada –Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera– edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira izangaiak, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori zenbatzeko, betetzen duen destinoa ere hartu beharko da kontuan, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Halakoetan, interesduna behin-behineko atxikipenean badago, EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko da lanpostuaz, eta, zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan, kargua-utzi eta hurrengo egunean.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala