Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3809

1536/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez honako ebazpen honen hutsak zuzenduko diren: 547/2022 Ebazpena, apirilaren 6koa, zeinaren bidez Oftalmologiako Atal Sanitarioko Burua lanpostua Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan betetzeko lehiaketarako deialdia argitaratzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen apirilaren 6ko 547/2022 Ebazpenaren bidez onartu zen Oftalmologiako Atal Sanitarioko Burua lanpostua Bilbo-Basurtuko ESIan betetzeko lehiaketaren deialdia.

Lehiaketara deitutako lanpostuaren izendapenean akats bat antzeman denez, zuzendu egiten da ondoren:

honela dioen lekuan:

«Oftalmologiako Atal Sanitarioko Burua.»

hau esan behar du:

«Oftalmologiako Atal Sanitarioko Burua (Begi-azalera, Kornea eta Kristalinoaren Unitatea).»

Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da berriro, Ebazpen hau dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko uztailaren 28a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala