Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
3806

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko Legelarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko, txanda irekian, sarbide orokorraren bidez, ohiko hautaketa-prozesurako deialdiari buruzkoa.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2022ko uztailaren 5eko erabakia betez, agintzen dut:

Lehenengoa.– Deialdia egitea Eusko Legebiltzarreko Legelarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko ohiko hautaketa-prozesurako, txanda irekian eta sarbide orokorraren bidez bi plaza betetzeko, 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen Mahaiaren 2022ko ekainaren 14ko erabakiaren ondorioz (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 95.a, 2022ko ekainaren 17koa).

Bigarrena.– Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratzea Eusko Legebiltzarreko Legelarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak, Mahaiak 2022ko uztailaren 5ean onartutakoak, jasoko dituen eranskina.

Oinarriak eskuragarri daude ondorengo helbide elektronikoan: www.legebiltzarra.eus/portal/es/web/eusko-legebiltzarra/actividad/boletin-oficial legebiltzarra.

Hirugarrena.– Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuetarako Mahaiak 2022ko ekainaren 28an onartu zituen oinarri orokorrekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 2an hasiko da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, eta 2022ko irailaren 21eko 23:59an amaituko da.

Laugarrena.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2022ko uztailaren 5eko erabakiaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 11.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala