Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
3805

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko, artxiboko teknikari-plaza bat txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez, ohiko hautaketa-prozesurako deialdiari buruzkoa.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak 2022ko uztailaren 5ean hartutako erabakia betetzeko, agintzen dut:

Lehenengoa.– Deialdia egitea Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko ohiko hautaketa-prozesurako, artxiboko teknikari-lanpostu bat txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez, 2021eko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen Mahaiaren 2021eko urtarrilaren 26ko erabakiaren ondorioz (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 23. zk., 2021eko urtarrilaren 29koa).

Bigarrena.– Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratzea Mahaiak 2022ko uztailaren 5ean onetsitako oinarri espezifikoak jasotzen dituen eranskina, Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesurako, artxiboko teknikari-plaza bat txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez.

Oinarriak eskuragarri daude honako helbide elektronikoan: www.legebiltzarra.eus/portal/es/web/eusko-legebiltzarra/actividad/boletin-oficial legebiltzarra

Hirugarrena.– Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorren arabera, zeinak Mahaiak 2022ko ekainaren 28an onetsi dituen, eskabideak aurkezteko epea hasiko da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, 2022ko irailaren 2an, eta amaituko da 2022ko irailaren 21eko 23:59an.

Laugarrena.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2022ko uztailaren 5eko erabakiaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 11.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala