Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2022ko abuztuaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3648

1521/2022 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzen-dari-gerentearena, zeinaren bidez Nerea Borda Arrizabalaga andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorreko eta Digestio-aparatuko Atal Sanitarioko buru (Kolon-ondesteko Arloa) aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi publiko bat egin zen Donostialdeko ESIko Kirurgia Orokorreko eta Digestio-aparatuko Atal Sanitarioko Burua (Kolon-ondesteko Arloa) lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2022ko urtarrilaren 19ko EHAA 12. zk., eta 2022ko urtarrilaren 26ko BOE 22. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Nerea Borda Arrizabalaga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko Kirurgia Orokorreko eta Digestio-aparatuko Atal Sanitarioko buru (Kolon-ondesteko Arloa).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nerea Borda Arrizabalaga andrea izendatzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko Kirurgia Orokorreko eta Digestio-aparatuko Atal Sanitarioko buru (Kolon-ondesteko Arloa) aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2022ko ekainaren 20tik aurrera izan zituen ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartuta aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko ekainaren 24a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala