Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2022ko abuztuaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3643

AGINDUA, 2022ko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez baimena ematen baita Barakaldoko (Bizkaia) «Barakaldo» Musika Kontserbatorio Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko.

Barakaldoko «Barakaldo» Musika Kontserbatorio Profesionalaren entitate titularrak musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatzeko hasitako espedientea aztertu da.

Espediente horri arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena daukan erakundeak hari buruzko txostena egin du.

Martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuak (2010eko apirilaren 9ko BOE) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Legean araututako arte-irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen ditu.

Gai honetan aplikatu beharreko legeria ikusita, eta erregelamenduan eskatzen diren baldintzak betetzen direla aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio «Kantua» espezialitatea irakasteko:

Kode-zenbakia: 014999 eta 48009542.

Izen generikoa: Musika Kontserbatorio Profesionala.

Izen espezifikoa: «Barakaldo».

Titularra: Barakaldoko Udala.

Helbidea: Miranda etorbidea 4.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Musika oinarrizko ikasketak.

– Musika ikasketa profesionalak.

Baimendutako espezialitateak: kantua; akordeoia; klarinetea; kontrabaxua; fagota; zeharkako txirula; gitarra; oboea; perkusioa; pianoa; saxofoia; tronboia; tronpa; tronpeta; tuba; txistua; biola; biolina; biolontxeloa.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du baimendutako irakaskuntzak emango dituzten irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, emandako baimena baliogabetuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2022-2023 ikasturtearen hasieratik aurrera sortuko ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro aurretik.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala