Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2022ko abuztuaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEBARRIKO UDALA
3640

IRAGARKIA, lanpostuak hornitzeko deialdiari buruzkoa.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2022-07-22ko BAO, 140. zk, eta 2022-07-28ko BAO, 143. zk), osorik argitaratu dira 2022. urteko enplegu publikoaren eskaintzako lanpostu hauek txanda irekian betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

• Lanbideetako laguntzaile lanpostu bat, Administrazio Bereziko Eskalakoa, Mendeko Azpieskalakoa eta Ofizioetako Klase Pertsonalekoa, merezimendu-lehiaketa bidez, txanda irekian.

• Delineatzaile-obra maisu-maistren lanpostu bat, Administrazio Bereziko Eskalakoa, Teknikarien Azpieskala osagarrikoa, merezimendu-lehiaketaren bidez, txanda irekian.

• Bulego Teknikoko administrari laguntzaileen lanpostu bat, Administrazio Orokorreko Eskalakoa, Administrari Laguntzaileen Azpieskalakoa, merezimendu-lehiaketaren bidez, txanda irekian.

• HAZ informatzaileen lanpostu bat, Administrazio Orokorreko Eskalakoa, Administrari Laguntzaileen Azpieskalakoa, merezimendu-lehiaketaren bidez, txanda irekian.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Oinarrien irizpideei jarraituta, deialdi horri buruzko hurrengo iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, bai eta Udalaren egoitza elektrikoko iragarki oholean ere (www.etxebarri.eus).

Etxebarri, 2022ko abuztuaren 1a.

Alkatea,

LOREN OLIVA.


Azterketa dokumentala