Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2022ko abuztuaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3638

IRAGARKIA, Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bitartez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzaren B 19 5121/2021 CV zehapen-espedientean aurkeztutako gorako errekurtsoaz Osasun sailburuordeak emandako Ebazpena.

2022ko ekainaren 20an Osasun sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak 50 euroko isuna ezarri zion ebazpenaren kontra aurkeztutako gorako errekurtsoa ezesteko. Isuna Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ezarri zion COVID-19 birusaren kontrako neurrien arloko arau-haustea egiteagatik.

72264374F NANa daukan pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke bidezko administrazioarekiko auzietako epaitegian ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro aurretik. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez daiteke. Espedientea Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahal izango da (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Ohartarazten da isun-zehapenaren zenbatekoa honako epealdi honetan ordaindu behar dela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).

Aipatutako borondatezko epealdian isuna ordaintzen ez bada, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta behar diren errekarguak ere ordaindu beharko dira.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» sortuko ditu ondorioak epealdiak zenbatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2022ko uztailaren 21a.

Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala