
158. zk., 2022ko abuztuaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3637
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak zenbait zehapen-espedientetan emandako ebazpenak. Espediente horiek itsas arrantzari buruzko arau-hausteak direla-eta hasi dira.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek Hilabeteko epealdia edukiko dute Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan ezarritakoa betez.
Zehapena ordaintzen denean honako kontzeptu hauek adierazi behar dira: titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta «arrantza-zehapena» kontzeptua. Dirua kontu korronte honetan sartu behar da:
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.
Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusia.
K/K zk.: 01825685070000226271.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epealdia bukatzen denetik hamabost egun igaro aurretik zehapena ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da ordainarazteko, Dirubilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 11.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.