Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2022ko abuztuaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3634

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jaso dituzten desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko laguntzen 2021-2023ko deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzak.

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko 2021-2023ko laguntzak (erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartuta, 2021eko maiatzaren 25eko bilkuran, eta 2021eko ekainaren 15eko EHAAn argitaratuta, 116. zk.) 18.7 artikuluan honako hau ezartzen du: prozeduraren ebazpena Lanbideren webgunean argitaratzeaz gainera, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita bakoitzak jaso duen zenbatekoa ere.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko 2021-2023ko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz lagundutako jarduerek EGF Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa ere jaso dezaketela Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldirako EGFren Programa Eragilearen esparruan, 2014-2020 aldirako Gazte Enplegurako Programa Eragilearen esparruan eta/edo 2021-2027 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus Programa Eragilearen esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala