
158. zk., 2022ko abuztuaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (139 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3632
EBAZPENA, 2022ko uztailaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jaso dituzten Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2021-2022ko deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzak.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2021-2022ko deialdiak (erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartuta, 2021eko ekainaren 15eko bilkuran, eta 2021eko ekainaren 30eko EHAAn argitaratuta, 128. zk.) 8.7 artikuluan honako hau ezartzen du: prozeduraren ebazpena Lanbideren webgunean argitaratzeaz gainera, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita bakoitzak jaso duen zenbatekoa ere.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2021-2022ko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.