
158. zk., 2022ko abuztuaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3631
1298/2022 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Arabako eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuetako Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostua betetzeko deialdia.
Aztertu dugu Arabako eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuetako Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia. Deialdi hori martxoaren 22ko EHAAn argitaratu zen, martxoaren 22ko 940/2022 Ebazpenaren eta 2022ko apirilaren 22ko 1026/2022 Ebazpenaren bidez (azken hori apirilaren 11n EHAAn argitaratutako 940/2022 Ebazpena zuzentzeko argitaratu zen). Eskaerak aurkezteko epea amaitu da, eta, eskaera bat aurkeztu da eta ondoren uko egin zion, eta ez da beste hautagaitzarik aurkeztu.
Hori dela eta, Zuzendaritza honek erabaki du deialdia hutsik uztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari Buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren Arau Komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik gabe uztea Arabako eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuetako Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostua betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko Errekurtsoa jarri Ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainak 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.