
158. zk., 2022ko abuztuaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3630
1506/2022 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario lntegratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Iñaki Salegi Etxebeste jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pneumologiako Zerbitzu Sanitarioko Buru aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen apirilaren 28ko 445/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdia publiko bat egin zen Donostialdeko ESlko Pneumologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa- sistemaren bidez (2021eko uztailaren 7ko EHAA 133. zk, eta 2021eko uztailaren 16ko BOE 169. zk).
Epaimahai baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela Iñaki Salegi Etxebeste jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Pneumologiako Zerbitzu Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iñaki Salegi Etxebeste jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Pneumologiako Zerbitzu Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2022ko ekainaren 14a.
Hirugarrena.– lzendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartuta aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESlari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Donostia, 2022ko ekainaren 16a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.