
157. zk., 2022ko abuztuaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3618
677/2022 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Pablo Oliver Goicolea jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pediatriako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzen den, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentearen irailaren 30eko 692/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Debabarreneko ESIko Pediatriako Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko abenduaren 16ko EHAA 250. zk. eta 2021eko abenduaren 23ko BOE 306. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Pablo Oliver Goicolea jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pediatriako Zerbitzu Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Pablo Oliver Goicolea jauna Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pediatriako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2022ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2022ko ekainaren 13a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
MARBELLA GARCÍA URBANEJA.
RSS