Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2022ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3615

IRAGARKIA, 2022ko uztailaren 27koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 132 kV-ko «ST Basauri – ST Llodio» zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoaren berrikuntza; Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio, Arrankudiaga, Arakaldo eta Orozkoko udal-mugarteetan (Bizkaia) eta Laudioko udal-mugartean (Araba).

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak–, eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta Goi-tentsioko lineei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) –otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak onartutakoak (2008-03-19ko BOE)–; Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea (2013-12-11ko BOE), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena, onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-eraginaren adierazpena.

Esp.: 48-AT-Y-2021-00075 / 01-AT-Y-2021-00042.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

– Kokapena: Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio, Arrankudiaga, Arakaldo, Orozko eta Laudioko udal-mugarteak.

– Aurrekontua: 2.229.342,22 euro.

– Helburua: 132 kV-ko «ST Basauri – ST Llodio» zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoaren berrikuntza, instalazioa zaharkituta baitago. Gainera, Rezola adarretik «ST Basauri – ST Llodio» linea isolatzea ahalbidetuko du.

– Instalazioaren ezaugarriak: Nicolás Cuenca Pradillo eta Daniel Pujol Martinez elektronika-ingeniariek 2022ko urtarrilean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.

Instalazioa egiteko aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena, onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-eraginaren adierazpena eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan ditzaten bai proiektua bai ingurumen-eraginaren azterketa, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Ordezkaritza horietan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 27a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala