
156. zk., 2022ko abuztuaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3609
AGINDUA, 2022ko abuztuaren 3koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaien osaera.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako.
2022ko uztailaren 12ko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesu horietako epaimahaietan parte hartu behar duten pertsonak izendatu ziren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorretako 18. apartatuan xedatutakoari jarraituz.
Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaietan lehenengo bokal titular eta hirugarren bokal titular izateko izendatutako pertsonen kasuan, ordea, legez ezarritako abstentzio-kausa bat dago.
Horrenbestez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.i) artikuluan xedatzen denaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko uztailaren 12ko Aginduaren bidez Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako ezarritako epaimahaien osaera aldatzea, lehenengo bokalari (titular eta ordezkoari) eta hirugarren bokalari (titularrari) dagokienean, eta honela uztea:
Lehenengo bokala:
• Titularra: Ricardo Heras Martín.
• Ordezkoa: Alicia Cristóbal Barragán.
Hirugarren bokala:
• Titularra: Carmen Camino Lertxundi.
Izendatutako pertsonak aipatutako epaimahaietako kide izango dira, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.
Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 3a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS