Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2022ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3608

186/2022 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Carmen Alvarez Leal andrea Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan, erretiroagatik.

44/2004 Ebazpenaren bidez, María Carmen Alvarez Leal andrea Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzu Sanitarioko buru izendatu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zumarragako Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Carmen Alvarez Leal andrea Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan, erretirogatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko uztailaren 8ko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zumarraga, 2022ko uztailaren 8a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala