Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2022ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3607

1042/2022 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M. Esther Hernandez Santos andrea Eguneko Ospitaleko Gainbegirale kargutik kentzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaon, berak hala eskatuta.

2029/2009 Ebazpenaren bidez, M. Esther Hernandez Santos andrea Eguneko Ospitaleko gainbegirale izendatu zen Osakidetzako Barrualde-Galdakaon.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M. Esther Hernandez Santos andrea Eguneko Ospitaleko Gainbegiralea kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Barrualde-Galdakaon; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko ekainaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2022ko ekainaren 17a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala