
156. zk., 2022ko abuztuaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3606
1505/2022 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Iñaki Salegi Etxebeste jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pneumologiako Atalburu kargutik kentzen den.
Azaroaren 16ko 2060/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Integratuko Pneumologiako Atalburu izendatu zen Iñaki Salegi Etxebeste jauna, eta 2018ko abenduaren 19ko 243. zenbakiko EHAAn argitaratu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Iñaki Salegi Etxebeste jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pneumologiako Atalburu kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko ekainaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2022ko ekainaren 15a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.
RSS