Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2022ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3604

1496/2022 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Andrés Betrán Visus jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Plastikoko Atalburua kargutik kentzen den.

Azaroaren 7ko 1307/2017 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Integratuko Kirurgia Plastikoko atalburu izendatu zen Andrés Betrán Visus jauna, eta 2017ko azaroaren 29ko 228 zenbakiko EHAAn argitaratu zen.

Ikusita ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Andrés Betrán Visus jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Plastikoko Atalburua kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko ekainaren 7an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko ekainaren 7a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala