Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2022ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3600

IRAGARKIA, honen bidez, Ertzaintzako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, honako legeetan ezarritakoa haustearekin lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBL) eta 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta horien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Segurtasun sailburuordearen aurrean eta hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Halaber, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18) espedientea ikusteko aukera dago.

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, ordainketa egiteko epea luzatuko da errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

3.– Isuna honela ordaindu daiteke: zehapen-ebazpenari erantsitako ordainketa-gutuna honako finantza-erakunde hauetan aurkeztuta: Kutxabank, Banco Santander, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Bankoa, BBVA, CaixaBank, Caja Rural de Navarra eta beste erakunde batzuetako txartelak erabilita. Internet: http://www.euskadi.net/nireordainketa, ordainketa-gutuneko datuak erabilita.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 101.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.16 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatik adingabeei ezartzen zaizkien isunak eten ahal izango dira, baldin eta, arau-hausleek eta beren legezko ordezkariek eskatuta, tratamendua edo, behar izanez gero, errehabilitazioa egitea onartzen badute edo berrezteko jarduerak egitea onartzen badute (Lege horren bosgarren xedapen gehigarria). Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2022ko uztailaren 15a.

Ertzaintzako zuzendaria,

VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala