Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2022ko abuztuaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3589

IRAGARKIA, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Zambranako (Araba) San Martin Etxaldean txerriak gizentzeko jarduera handitzeko ingurumen-inpaktuaren azterketa eta proiektu teknikoa.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onetsi zen Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren arabera, Ingurumen Baimen Integratua jaso beharko dute eraikuntza-lanek, muntaketek, ustiapenek edo lekualdaketek, bai eta 16/2002 Legearen 1. eranskinean jaso diren jarduerak garatzen dituzten instalazioetan egiten diren aldaketa nabarmenek ere.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura ekiditeko baldintzak ezartzea eta, hori egin ezin denean, kutsadura murrizteko eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea. Horretarako, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriko da, ingurumena oro har ahalik eta gehien babesteko.

Aipatu testu bateginaren 7. artikuluan jaso da funtsezkotzat joko direla berez 1. eranskinean ezarritako ahalmen-atalaseetara iristen diren hasierako proiektuaren aldaketak.

Alde batetik, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bitartez onetsi den kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan jaso da eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurreko informazioaldia hasi behar dela, gutxienez hogei egunekoa.

Beste alde batetik, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/213 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatze aldera, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin beharko zaio I. eranskinean kontsignatutako proiektu baten edozein aldaketari, baldin eta aldaketak berez eranskin horretan ezarritako atalaseak betetzen baditu.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduran barne hartzen da proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko izapidea, eta organo substantiboak egin beharko du hori gutxienez hogeita hamar egun baliodunez, aldez aurretik iragarrita Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean, bai eta dagokion egoitza elektronikoan ere.

Amaitzeko, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 11. artikuluan zehaztu da autonomia erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dutela ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia erkidegoak horretarako eskumena badu.

Egokitzat hartzen da San Martin Etxaldearen proiektuaren funtsezko aldaketaren kasuan, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta proiektu teknikoa jendaurrean jartzeari dagokionez, informazioaldi bakarra eta komuna ezartzea ingurumen-baimen integratua lortzeko eta eta ingurumen-inpaktuaren ohiko deklarazioa egiteko.

Azaldutakoa dela eta, egokitzat jotzen da AAI00333_MS_2021_001 espedientea hogeita hamar egun balioduneko epean jendaurrean jartzea, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, egoki jotzen diren alegazio eta oharrak aurkeztu daitezen.

Jendaurrean jartzeko izapidearen mende dagoen instalazioaren espedientea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan egongo da eskuragarri (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 4a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria ez dagoenez eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriarekin bat etorriz,

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala