Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2022ko abuztuaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3575

1201/2022 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Lander Hijona Muruamendiaraz jauna hautatzen baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Medikoa lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Medikua lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko apirilaren 22ko 1078/2022 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2022ko maiatzaren 5eko EHAAn (86. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Lander Hijona Muruamendiaraz jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Lander Hijona Muruamendiaraz jauna Arabako Erakunde Sanitario lntegratuko Zuzendari Medikoa izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2022ko maiatzaren 30etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala