Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2022ko abuztuaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
3557

IRAGARKIA, Udaltzaingoko buru ofiziala, 1011 kodea duen lanpostua izendapen askez betetzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak onartzeari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 84. zenbakian, 2022ko uztailaren 20koan, Laudioko Udaleko Udaltzaingoko buru ofiziala, 1011 kodea duen lanpostua izendapen askez betetzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak argitaratu ziren.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Plaza horiei buruzko iragarkiak udal honetako ediktu-oholean, udalaren webgunean eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laudio, 2022ko uztailaren 20a.

Alkate-udalburua,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala