Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2022ko abuztuaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3555

1305/2022 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Amaya Echevarría Altuna andrea Integrazio Asistentzialeko zuzendariaren kargutik kentzen den, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 759/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko abuztuaren 4ko EHAA 146. zenbakian argitaratuta), María Amaya Echevarría Altuna andrea izendatu zuten Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko Zuzendari.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Amaya Echevarría Altuna andrea Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko Zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko ekainaren 9ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala