Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2022ko abuztuaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3554

1147/2022 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita María Aranzazu Inchaurtieta Ventosa andreak aurkeztutako ukoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko administrari laguntzaile kategoriako estatutupeko langile finko izateari uztekoa.

María Aranzazu Inchaurtieta Ventosa andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Administrari Laguntzailea kategorian estatutupeko langile finko izateari uko egiteko idazkia aurkeztu duenez, aurrekari hauek aplikatu behar zaizkio

AURREKARIAK

Lehenengoa.– María Aranzazu Inchaurtieta Ventosa andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoa da, Administrari Laguntzailea kategorian, eta Algortako Osasun Zentroan (Uribeko ESIa, Bizkaia) dauka lanpostua jabetzan 2021eko martxoaren 24az geroztik.

Bigarrena.– 2022ko apirilaren 25ean, María Aranzazu Inchaurtieta Ventosa andrearen idazkiari sarrera eman zitzaion Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan. Idazki horren bidez, Inchaurtieta Ventosa andreak uko egiten zion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrari Laguntzailea kategoriako estatutupeko langile finko izateari.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio aurkeztutako ukoa ebaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea onartzen duen ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak emandako eskumenen babesean.

Bigarrena.– Uko egiteko idazkia behar den epean eta moduan aurkeztu zen, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. eta 22. artikuluekin bat etorriz.

Halaber, María Aranzazu Inchaurtieta Ventosa andrea prozeduran interesdun gisa aitortzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, ukoa estatutupeko langile finkoaren izaera iraungitzeko arrazoia da.

Hala ere, estatutupeko langile izateari uko egiteak ez du desgaitzen berriro ere, ezarritako hautaketa-prozeduren bidez, estatutupeko langile izateko.

Ildo beretik, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak karrerako funtzionarioaren izaera azkentzeko arrazoitzat jasotzen du uko egitea 63. artikuluan eta horrekin bat datozenetan.

Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, estatutupeko langile izateari uko egitea borondatezko egintza da, eta gauzatu nahi den eguna baino gutxienez 15 egun lehenago eskatu behar da.

Era berean, ezartzen da uko egitea epe horretan onartzen dela, baldin eta interesduna ez badago diziplina-espediente baten mende edo haren aurka auzipetzeko autoa edo ahozko judizioa irekitzeko autoa eman bada, ustez delitu bat egin duelako bere eginkizunak betetzean.

Beraz, langilearen espedientea aztertu ondoren eta María Aranzazu Inchaurtieta Ventosa andreak aurkeztutako idatzia ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea María Aranzazu Inchaurtieta Ventosa andreak aurkeztutako ukoa, 2022ko maiatzaren 31ko lanaldia amaitzean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrari Laguntzaile kategoriako estatutupeko langile finko izateari uztekoa.

Bigarrena.– Aitortzea María Aranzazu Inchaurtieta Ventosa andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrari Laguntzaile kategoriako estatutupeko langile finko izaera galduko duela 2022ko maiatzaren 31ko lanaldia amaitzean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.– Ebazpen hau María Aranzazu Inchaurtieta Ventosa andreari jakinaraztea eta adieraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen arabera, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera ere, legean oinarritutako beste edozein jarri ahal izateari kalterik egin gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala