Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2022ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3552

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-48/2022-AD zehapen-prozedura hasi duela.

72398301M NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedientea hasteko erabakia, eta horregatik iragarki hau argitaratzen da.

Honen arabera, pertsona horri jakinarazten zaio 2022ko ekainaren 20an erabaki dela zehapen-espedientea hastea uste delako osasun-araudiaren aurkako arau-haustea gertatu dela.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epealdia dauka erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak eta argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskatzeko, eta egokitzat jotzen dituen frogabideak proposatzeko. Epealdi berean espedientea aztertu ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39A, 5. solairua). Horretarako, aurretik hitzordua eskatu beharko du honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Epealdi horretan alegaziorik egin ezean, erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan ezartzen denaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, eta horrek 39/2015 Legearen 85. artikuluan ezartzen diren ondorioak edukiko lituzke: prozedura zehapena ezarriz amaitu, eta hasieran ezarritako zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztu.

Halaber, ebazpena eman aurretik zehapena borondatez ordainduz gero, prozedura amaituko da, eta proposatutako zehapenaren zenbatekoa % 20ko murriztuko da.

Kasu bietan, murrizketetaz baliatzeko (metagarriak dira), zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera egin behar da edo uko egin behar zaie.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epealdien kontaketarako, «dies a quo» ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko uztailaren 19a.

Osasun Saileko Bizkaiko lurralde ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTíNEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala