Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2022ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3549

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri direla 6/2021 espedientea eta haren metatuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste lau merkataritza-etxek Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean sustatuta.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste lau merkataritza-etxek Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean sustatuta, 6/2021 espedientea eta haren metatuak jendaurrean azaltzeko jakinarazpen pertsonala egiten saiatu eta emaitzarik lotu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ondore horietarako, 10 egun balioduneko epea ezarri da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, jakinarazpen hori jasotzeko. Jakinarazpena Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan dago eskuragarri (Gaztelako Atea 15, 1. solairua, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 21a.

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,

JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala