Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2022ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3548

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2022ko ekainaren 14ko ebazpenak. Izan ere, ebazpen horien bidez, Oinarrizko Ordainketa eta Greening 2021eko kanpainarako laguntzei dagokien ordainketa eman eta ordaintzeko agindu da, NBEF Europako funtsen kargura.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakieke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan eskuratu daitezke (Donostia-San Sebastián kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 11.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala