Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2022ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3544

AGINDUA, 2022ko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Anoetako (Gipuzkoa) CPEIPS «Anoeta Ikastola» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Anoetako (Gipuzkoa) «Anoeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat kentzeko baimena eskatzen duen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 2008ko apirilaren 10eko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerkuntza sailburuarena azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren amaierako lehen xedapena garatzen duena (azaroaren 19ko EHAA) 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honakoa

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2022-2023 ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat kentzeko:

Kode-zenbakia: 012310 eta 20008660.

Izen espezifikoa: «Anoeta Ikastola»

Titularra: Anoetako Herri Ikastola Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Ergoien, 5.

Udalerria: Anoeta.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitu eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat kendu.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate.

● 2 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierarekin.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 4 unitate, 97 ikaspostuko edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 7 unitate, 175 ikaspostuko edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostuko edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala