Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2022ko abuztuaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3508

92/2022 DEKRETUA, uztailaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostu-zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbatetan aldatu da, zehazki, apirilaren 21eko 78/2009 Dekretuaren, uztailaren 27ko 216/2010 Dekretuaren, uztailaren 22ko 153/2014 Dekretuaren, uztailaren 19ko 167/2011 Dekretuaren, uztailaren 24ko 113/2018 Dekretuaren, uztailaren 21eko 93/2020 Dekretuaren eta uztailaren 27ko 187/2021 Dekretuaren bidez, Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileen lanpostuei dagokienez.

Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostu-zerrendak. Beraz, aldian-aldian, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira lanpostu-zerrendetan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Aldaketa honek barne hartzen du sukaldarien 20 lanpostu sortzea, destinoko eta/edo lanaldiko zentroak aldatzea sukaldarien 3 dotaziotara, eta garbiketako langilea-zuzkidura bat amortizatzea. Horiek guztiak Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileentzako Hitzarmen Kolektiboko langile lan-kontratudunen lanpostuak dira.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko uztailaren 26an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honek 2022ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko uztailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala