Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2022ko abuztuaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3507

IRAGARKIA, Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuko Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiteari buruzkoa.

2022ko uztailaren 21eko 139 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, honako lanpostu honen deialdia argitaratu da izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko:

Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuko Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako zerbitzuburuaren lanpostua (B2022/L10).

Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote eskaerak eta bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.

Donostia, 2022ko uztailaren 21a.

(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).

Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,

ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala