Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2022ko abuztuaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AIARTZA, S. COOP. LIKIDAZIOALDIAN
3502

IRAGARKIA, likidazio-fasean dagoen Aiartza S. Coop. sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Sozietate horrek ohiko biltzar orokorra egin zuen 2022ko martxoaren 22an, bigarren deialdian. Bertan botoa eman zutenek aho batez onetsi zuten Aiartza S. Coop. sozietatea desegitea, Euskadiko Kooperatiben Legearen 87.2 artikuluan arautzen dena gertatzeagatik, hau da, sozietatearen xedea amaitzeagatik, bai eta desegitearekin batera kooperatiba likidatzea ere. Biltzarrean zeudenek likidatzailea izendatu zuten aho batez, eta likidazioaren azken balantzea onetsi zuten, 2021eko abenduaren 31ko datarekin, bai eta sozietate-ondasunak (zenbatekoa zero da) banatzeko proiektua ere. Erabaki horien inguruko dokumentazioa interesdunen esku dago sozietatearen egoitzan.

Leioa, 2022ko apirilaren 1a.

Likidatzailea,

ASIER LLEIDA GARCÍA.


Azterketa dokumentala