Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2022ko abuztuaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
3501

IRAGARKIA, Bilboko Metropoli Trenbideko azalerako 1 eta 2 lineen zaraten mapa estrategikoen hasierako onespenari buruzkoa (IV. fasea).

Ingurumen-zarataren ebaluazio eta kudeaketari buruzko 2002/49/CE Zuzentarauaren ezarpenaren IV Fasea (estatuan ezarrita Zaratari buruzko 7/2003 Legearen eta 1513/2005 Errege Dekretuaren bidez) betetzeko Bilboko Metropoli Trenbideko azalerako 1 eta 2 lineen Zaraten Mapa Estrategikoa (2021eko ebaluazioa) idatzi da. Ondorioz, Zaraten Mapa Estrategiko horiek jendaurrean jarri dira, iragarki hau «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratuz. Horrela, hilabete bateko epean, iragarkia argitaratu den egunetik aurrera zenbatuta, interesdunek espediente aztertu ahal izateko eta nahi dituzten erreklamazioak, zioen agerpenak edo iradokizunak aurkezteko.

Agiria Bizkaiko Garraio Partzuergoko web orrian www.ctb.eus dago eskuragarri, Zaratei buruzko arautegiari lotutako agiriak atalean.

Jendaurrean azaltzeko epea amaitu ondoren, Bizkaiko garraio Partzuergoko Zuzendaritza Nagusiak bidezko behin betiko akordioak hartuko ditu, aurkezturiko erreklamazio eta iradokizunak ebatziz.

Nolanahi ere, aurreko atalean adierazitako behin betiko akordioa, «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» eta «Euskadiko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko da.

Bilbao, 2022ko uztailaren 21a.

Zuzendari nagusia,

GORKA UGALDE MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala